Musika
Berriz ere igandea da ezer ez da berdin ostera. Zeruak haserre dirau kaleak hutsak, baino ni banoa.
Desizoztu dira begiak ezer ez da berdin ostera. Gaur askoz totilagoa naiz zeregin bat dut, ni neu izatea.
Zurekin dena hasten da galdera luze batetik.
Galdu egin nintzen ezin jakin noiz eta zergatik.
Abuztuko agurrari berandu onartu nion bere hartan zekarren gezur bidea.
Zure esanetan gesalduz nere uhinak.
Eskuetan deseginaz eguneroko ahaleginak.
Iraileko brisak hartu zituen orduan hatsak
astez aste luzatu ziren arnas hotsak.
Urriko haizeak jakinarazi zidan
atzetik zekarren hotz brisaz.
Azaroan heldu nion zenidan gorrotoari.
Zuk behintzat jakingo bazenu zergaitik.
Zure esanetan gesalduz nere uhinak.
Eskuetan deseginaz eguneroko ahaleginak.
Bakardadean,
zu ia hilotz
minduta gorputza eta arima.
Haien plazerra
zure inpernu.
Egia ote den
galdetuz zure buruari.
Existitzen den ere,
zalantza jartzen duzun hori.
Zer ote zaren
Besteen jostailu…
Eskuko bost hatzek
Bat hartu dutela dirudi, dirudi…
Bakardadean
Zu ia hilotz
Zure nortasuna ere
nabariz arrotz.
Baina, nik,
Sinisten dizut
Eta sinistuko dizut
beti, beti, beti.
Zure akuamarina begien ildaskak galtzen naute.
Ez baita zerurik bertan aurki daitekenik.
Nire asmoaren baitan zure hitzak maitatzen.
Ez baita zerurik bertan aurki daitekenik.
Eta zure oreinetan
aurkituko ditut ilargiaren izpiak.
Zurekin dantzatuz
aurkituko naute
izarren pare.
Itxi begiak.
Eta zure oreinetan
aurkituko ditut ilargiaren izpiak.
Zurekin dantzatuz
aurkituko naute
izarren pare.
Goizean goiz errainutan
itsasora irten nahi, baina itsasontzirik ezean,
aukera nire aurrean eta
ihes egitean, egitean.
Mila ametsen leizezuloan, ene burua preso, zabarrean.
Hau bada askatasuna Eraman nazazu barrura.
Amaiera baten hasiera
berriz ere hasteko.
Eguzkirik ikusten
ez duenaren
lainopea argitzeko
ilargirik ez denean.
Gauean, argitan, itsasoan…
Baina gauean berriz ere
etorriko naiz bila.
Itsasontzia hartuta
desiren bidera.
Amaiera baten hasiera
berriz ere hasteko.
Eguzkirik ikusten
ez duenaren lainopea argitzeko ilargirik ez denean. Gauean, argitan, itsasoan…
Etxea utzita
oinez zoaz han hara.
Bizi berri bila,
ilberriaren gerizan, gerizan.
Ezin duzu jada
atzera begiak bustita
jasandako miña
estaliz bidea, bidea.
Helduidazu eskutik, orain.
Jausiko gara batera.
Hemen egongo naiz
ta jausi, jausiko naiz
zurekin.
Urteak pasa dira
kantuak zahar bihurtu dira.
Gure asmoa
galdu egin da, egin da.
Helduidazu eskutik, orain.
Jausiko gara batera.
Hemen egongo naiz
ta jausi, jausiko naiz
zurekin.